Gabika enpresako beharginak astebete dihardute ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko Elgeta erdigunean lanak egiten.
Lanak direla-eta Ostatu aldameneko aparkalekua itxita dago, hainbat espaloi ezin dira erabili, eta etenak daude ibilgailuendako errepideko zenbait zatitan. Kontuz, beraz, zirkulazio aldaketekin eta adi egon seinaleztapen aldaketekin.
Udal ordezkariek herritarrak informatzeko astelehenean egindako bileran esandakoaren arabera lehen astean semaforo sistema egokituko dute, bigarrenean espaloiak apurtuko dituzte, eta hirugarrenean asfaltatze-lanak egingo dituzte. Esan gabe doa eguraldiak eragina izan dezakeela egutegi horretan.