Bideberri mankomunitateak antolatuta drogamenpekotasunari buruzko prebentzio tailerra egingo dute, zapatuan eta domekan, Elgetako gaztelekuan.
Bi saio izango dira, eta biak hasiko dira 17:30ean. Kalexka elkarteko dinamizatzaileek gidatuko dituzte saiook.
Sarrera irekia gaztelekuan
Udaletik jakitera eman dutenez 13 gaztetxok agertu dute prebentzio tailerrean parte hartzeko interesa. Dena den, jakinarazi dute sarrera irekia izango dela, eta 10-12 urte bitarteko gaztetxo guztiek zabalik aurkituko dutela gaztelekuko atea, bai zapatuan bai domekan. Argibideetarako deitu Elgetako udaletxera: 943 76 80 22.