2015eko mendi irteerak prestatzeko bilera irekia deitu du biharko, eguaztena, Kantsatzeke Mendi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 9a, 09:20

Herritar taldea Kantsatzeke mendi taldeak Balerdira antolatutako irteeran.

Liburutegian egingo dute bilera, 19:30ean hasita.

 

2015eko mendi irteerak prestatzeko unea da Kantsatzeke Mendi taldean, eta zabalik daude herritarren proposamenak jasotzeko. "Mendi irteeraren bat gustuko baduzu eta besteoi erakutsi nahi, edo, besterik gabe, komentatu baldin badizute edo entzun baduzu ez dakit nongo parejea edo ibilbidea polita dela, edo nonbaitera joateko gogoa baldin baduzu, esan eta saiatuko gara ibilbide hori prestatzen", adierazi dute deialdian. "Horretarako, bidali eguaztena baino lehen zure proposamenak posta elektronikoz —kantsatzeke@gmail.com— edo Facebooken jarri, edo, askoz hobeto, bilerara etorri".

Mendi taldeak urte amaiera baino lehen bidali behar du datorren urteko egutegia federaziora. Horrela, aseguruak estaltzen ditu irteerak. "Hala ere, urtean zehar proposamenak bidaltzea nahi izanez gero, bidali lasai, guk jaso eta hurrengo urterako gordeko ditugu-eta", zehaztu dute.

Olentzerori zer eskatu ere proposatu dute Elgetako mendi taldetik: "Eskatu botak edo txamarraren bat, eta joan prestatzen datorren urterako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak