XVI. mendeko altxorra ezagutzen

Irati Goitia 2014ko abe. 6a, 17:05

Ezkutuko altxorrak programaren barruan, Elgetako parrokia ezagutzeko aukera izanda gaur. Tartean, XVI. mendeko Santiagoren erretaularen agineko xehetasunak eman ditu gidariak.

Ignaziotar lurraldearen proiektua hiru tenplutan oinarritzen da –Arantzazu, Loiola eta Antio–. Urtean behin, baina, ezkutuan dauden XVI. mendeko beste altxor batzuk ezagutzeko bisita gidatuak egiten dituzte.

Santiagoren erretaula

Garai horretakoa da, hain zuzen, Elgetako parrokian dagoen Santiago apostoluaren erretaula, eta horixe erakustea izan da bisitaren ardatza. Pieza berezia dela esan du gidariak eta Gipuzkoa mailan influentzia italiar handiena duen erretaula dela azaldu.

Erretaularen gaineko xehetasunak ezagutzeaz gain, parrokia guztia bisitatzeko aukera izan dute animatutakoek. Izan ere, gauza interesgarri asko dituela zihoen gidariak: aldare nagusia, sakristiako obrak, koruan dagoen organoa... Organista bera ere bertan zegoen eta pare bat pieza jo ditu, bisitarien gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak