Bingoan aritu dira erretiratuak

Irati Goitia 2014ko abe. 6a, 10:08

Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, bingoan aritu ziren atzo, egubakoitza. Ekintza Kulturalen egitarauaren baitan antolatutuako ekitaldia izan zen.

Adi izan ziren parte-hartzaileak, dirua zegoen jokoan-eta. Errenkada bat eginez gero lau euro poltsikora, eta kartoi osoa betez gero bederatzi. Garrantzitsuena, baina, ez zen poltsikoa betetzea; lagunartean ondo pasatzea baizik. Horrela, giro ederra izan zuten han batutakoek. Denera 25 lagun elkartu ziren.

Abenduaren 3an, ekin zioten Ekintza Kulturalen egitarauari Oñatiko Ikusi Makusi taldearen antzezlanaz –Novedades en la Villa Titiritaina–. Arrakastatsua izan zen, 60 pertsona inguru batu ziren-eta.

Datorren astean ere badituzte ekintzak, zehazki, bi.  Eguenean, hilak 11, Bergarako Alai taldea abesbatzak emanaldia egingo du Espaloian, 18:00etan. Eta egubakoitzean, hilak 12, Gabonetako luntxa egingo dute erretiratuek Ozkarbi elkartean, 18:30ean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak