Gizarte segurantzak 378.000 euro eskatzen dizkio Elgetako Udalari

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 4a, 15:00

Epaile baten erabakia da Udalak Alberto Olalderekin duen auziaren harira.

Udal gobernu taldeak ez du erabakia ulertzen, baina onartu egin beharko dutela esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Ulergaitza da Udalari zerbitzua emateko kontratua duen enpresa bateko langilea epaile batek udaletxeko langile bihurtzea".

Udalak Alberto Olalde aparejadorearekin duen gatazka ez da berria. 2008an, epai batek langilea berriro hartzera edo indemnizazioa ordaintzera behartu zuen Elgetako Udala. Oraingoan, beste epai batek Olaldek 1989tik 2011ra bitartean Udalarendako egindako lanei dagokien kotizazioa ordaintzera behartzen du. "Aparejadoreak Udalari fakturatu zion guztia, baina, hala ere, 1989tik 2011ra ez du kotizatu euro bakar bat ere egin dituen faktura horietatik", dio Erostarbek. "Aparejadoreak zerbitzua ematen jarraitu balu gaurko egoera baino txarragoa izango luke Udalak urte batzuk barru. Berak ez duenez ezer kotizatu, gizarte segurantzak Udala derrigortuko luke erretiroa ordaintzera, orain egin duen moduan" (...) Eskerrak, beraz, berandu bada ere ez dugun auzi hau luzatzen utzi".      

Ordainketa nola egin

Epaiak eragina izango du Udalaren diru kontuetan. Erostarbek aurreratu du 2015eko aurrekontuan, gutxienez, 140.000 euro bideratuko dituztela auzi horretara. "Diru asko da gizarte segurantzak eskatzen duena", esan du. "Saiatuko gara urte guzti hauetan hilero-hilero ordaindutako fakturen BEZa berreskuratzen eta kopuru hori jaisten. Gizarte segurantzarekin ere hitz egingo dugu ordainketa epeak malgutzeko".

Goiena saiatu da Alberto Olalderekin harremanetan jartzen, baina ez du lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak