Elgetan ere euskara aldarrikatzeko eguna izango da bihar, eguaztena

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 2a, 16:24

Gurasoak eta ikasleak 'Guk euskaraz' kantua prestatzen, frontoi zaharrean.

Argazki erraldoia atera gura dute 17:30ean, eta herritarren parte hartzea eskatu dute.

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Elgetan ere hainbat ekintza antolatu dituzte euskara aldarrikatzeko.

Herri Eskolan egun berezia izango da eta goizean goizetik hasiko dira Euskararen Eguneko ekintzekin. Gainerako herritarrek 16:00etan dute hitzordua herriko plazan —eguraldi txarrarekin, frontoian—.

Aurreko astetik ari dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak Guk euskaraz eta Euskal Herrian euskaraz kantuak prestatzen. Abestu eta dantzatu egingo dituzte, bihar, 16:00etan. Ondoren, umeendako jolasak egingo ditu guraso elkartean, eta 17:00etarako txokolate-jana iragarri dute.

Ondoren, argazki erraldoia atera gura dute herritarren laguntzarekin. Euskal Herriko mapa irudikatu nahi dute. Mapa lurrean margotuko dute, eta herritarrak gainean kokatuz osatuko dute irudi erraldoia. Herritar bakoitzak Euskarak 365 egun dioen kartela erakutsiko du. Ekintza honetan parte hartzera gonbidatu dituzte herriko gainerako eragileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak