Elgeta kantuan prestatzeko entsegua antolatu dute biharko, martitzena

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 1a, 20:00
Patxi Basauri, Lorea Larrañaga eta Jose Antonio Retolaza 'Elgeta kantuan' liburuarekin.

Elgetako kantu zaleak hilaren 14rako antolatu dute hurrengo Elgeta kantuan; errepertoria prestatzeko elkartuko dira bihar, martitzena, 21:00etan.

Badator Elgeta kantuan ekimeneko hitzordu berria. Abenduaren 14rako antolatu dute, eta aurrekoetan moduan deialdi irekia egin dute kalez kale eta tabernaz taberna kantuan ibiltzeko.

Abestuko diren kantuak Elgetako Udalak argitaratutako Elgeta Kantuan liburuan topa daitezke. Kantuan prestatu nahi dituznendako entseguak ere antolatu dituzte. Lehenengoa, bihar, martitzena, egingo dute 21:00etan kultura etxeko musika gelan. Hurrengoa, hilaren 9an egingo dute toki eta ordu berean.

Aukeratutako kantuak

- Aberriaren mugak (5. orrialdea).
- Agure zaharra (8. orrialdea).
- Ai, amatxo! (9. orrialdea).
- Aitorren hizkuntza zaharra (12. orrialdea).
- Amak ezkondu ninduen (13. orrialdea).
- Azken dantza (24. orrialdea).
- Baratze bat (28. orrialdea).
- Behin batian Loiolan (32. orrialdea).
- Euskal Herrian euskaraz (49. orrialdea).
- Goizian argi hastian (58. orrialdea).
- Habanera (63. orrialdea).
- Lau haizetara (89. orrialdea).
- Maitasun hitzak (99. orrialdea).
- Markoxen txerrixe (104. orrialdea).
- Mendi puntatik (109. orrialdea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak