Odola emateko dei egin dute Elgetako odol-emaileen taldetik

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 1a, 12:36

Herritarrak odola ematen.

Gaur, astelehena, 18:00etatik 20:00etara izango da sendagile eta erizain taldea udaletxean.

Urtean bi bisita egiten ditu Elgetara Gipuzkoako odol-emaileen elkarteko sendagile taldeak. Gaur, abenduak 1, egingo du 2014. urteko bigarrena, eta herritarrei odola emateko eskaera luzatu diete elkartetik.

18-65 urte bitarteko herritarrek eman dezakete odola, eta aurretik sendagilearen kontsultatik pasako dira guztiak.

Apirilean egin ziren azken odol-ateratzeak Elgetan, eta orduan 32 lagunek eman zuten odola. Erronka da, gaurkoan, kopuru hori gainditzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak