Abenduaren 1erako, astelehena, zegoen aurreikusita hiri-hondakinak batzeko sistema berria, Elgetan. "Debagoieneko Mankomunitateak jakinarazi digu abenduaren 9an ekingo diola sistema berriak", azaldu dute udaletxetik. Beraz, astebete atzeratuko da sistema aldaketa.
Txartel eta kubo banaketa
Ondo joan da etxez-etxeko txartel eta kubo banaketa, baina udaletxetik jakitera eman dutenez 113 txartel daude oraindik ere jasotzeko, udaletxean. Gogoratu etxebizitza bakoitzari dagokiola txartel bana. Jaso ez dutenei lehenbailehen txartelaren bila joateko eskatu dute udaletxetik.