Ordu laurdeneko elkarretaratze isila, Elgetan, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 25a, 19:54

Iluntzean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko herriko plazan egindako elkarretaratzea.

Zapatuan lau orduko autodefentsa feminista tailerra egingo dute; interesatuek izena eman dezakete oraindik ere.

Hogei bat lagun elkartu dira,19:00etan, herriko plazan elkarretaratzea egiteko. Ordu laurdeneko bilkura isila izan da, eta txaloekin eman diote amaiera. Udalak deituriko ekintza izan da, gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna delako.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Oxel Erostarbe alkatea, Aralar-independenteak taldeko Iban Retolaza eta Ana Gillegi, Bilduko Janire Lazkano, Marga Castro eta Eneko Arantzeta, eta EAJko Patxi Basauri eta Maria Jesus Lete. Gainera, hainbat herritar anonimo, emakumezkoak zein gizonezkoak.

Ikastaroa, zapatuan

Bideberri mankomunitateak antolatuta, autodefentsa feminista tailerra egingo dute zapatuan, hilak 29, eskolako psikomotrizitate gelan. 09:30ean hasita lau orduko saioa izango da, emakumezkoei soilik zuzenduan. Jakitera eman dutenez zazpi lagunek eman dute izena, eta luzatu egin dute izena emateko epea. Interesatuek, udaletxean jasoko dituzte argibide gehiago. Zapatuan bertan izena emateko aukera ere ematen dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak