Elgetako erretiratuek gertu dute Kultura Astea

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 24a, 11:23
Ikusi Makusi taldekoak entsegu batean.

Oñatiko Ikusi Makusi taldearen antzezlanak emango dio hasiera Kultura Astea abenduaren 3an, eguaztena.

Elgetako erretiratuen elkarteak gertu du 2014ko Kultura Astea. Abenduaren 3tik 13ra bitartean antzerkia, musika emanaldia, bingoa eta urteroko luntxa izango dituzte.

Oñatiko Ikusi Makusi taldeak Novedades en la Villa Titiritaina antzeztuko du abenduaren 3an, eguaztena, Espaloia kafe antzokian, 17:30ean. Urteroko bisita egiten dute Oñatiko erretiratuek Elgetara eta aurten ere ez dute kale egingo.

Abenduaren 5ean, barikua, bingoa egingo dute Elgetako erretiratuek Ozkarbi elkartean, 17:30ean. Eta abenduaren 11n, eguena, 18:00etan, Alai abesbatzaren emanaldia izango dute bazkideek Espaloia kafe antzokiak. Hauek ere urteroko gonbidatuak dira Elgetako erretiratuen Kultura Astean.

Aurten ere, Gabonetako luntxa egingo dute erretiratuek. Urteari amaiera emateko elkartuko dira abenduaren 12an, barikua, 18:30ean, Ozkarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak