Elgetako Udalak egin berri dituen liburuzain lanposturako hautaketa probetan Geaxi Ezpeletak atera du puntuazio onena. Baloratu dituzte ikasketak, esperientzia eta azterketa idatzia.
Ezpeletak 75 puntu lortu ditu, bigarren emaitzarik onena 36 puntukoa izan da, hirugarrenak eta laugarrenak 15na puntu batu dituzte, eta bosgarrenak 13 puntu.
Udalak urtebeterako berrituko dio lan kontratua Ezpeletari, eta bi aldeen adostasunez beste urtebeterako luzatu ahal izango da.