Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusi izendatu dute

Ander Larrañaga 2014ko aza. 19a, 16:03

Rebeka Ubera elgetarra izendatu zuten Aralarreko idazkari nagusi, pasa den zapatuan Iruñean egindako IV. Kongresuko bigarren jardunaldi horretan. Patxi Zabaletari erreleboa hartu dio Uberak, botuen %85,7ren babesarekin. Jardunaldi horretan, militantzia burua hautatzeaz gain, proposatutako Ponentzia Politikoa eta Estatutu Ponentzia onartu zuten.

Militantziak emandako konfidantzagatik kargua pozik hartu duela adierazi du Uberak. Aldi berean erantzukizun eta ardura handia dela gaineratu du. Bere eginkizuna, militantziak, VI.biltzarrean onartutako Ponentzia politikoa aurrera eramatea izango da: Ponentzia horretan jasotako helburuak praktikara eramatea, bultzatzea eta garatzea.

Erronka honi aurre egiteko gogotsu dago elgetarra: izan ere botuen babesa ikusita, konfidantza horri behar bezala erantzutea espero du.

Zapatutik, Patxi Zabaletaren oinordekoa da Ubera. Alderdian Zabaletak orain arte egindako lana bikaina dela azpimarratu gura izan du eta hemendik aurrerako elkarlanean sinesten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak