Rebeka Ubera izendatu dute Aralarreko idazkari nagusi

Mireia Bikuña 2014ko aza. 15a, 13:52

Iruñan egindako batzarrean elgetarra aukeratu dute botoen %85,7arekin. Era berean, Patxi Zabaleta izendatu dute Ohorezko Lehendakari, botoen %89,5arekin. Bestalde, Ainhoa Beola, Asun Fernandez de Garaialde, Jon Iñarritu, Nekane Perez, Maite Sarasua, Rikardo Otxoa, Aitor Zaldua eta  Aser Lertxundi dira zuzendaritzako kide berriak.

Aralarreko idazkari orokor izendatu ostean, Rebeka Uberak esan du "momentu politiko garrantzitsu hauetan, inoiz baino gertuago gaude Aralarrek bere sorreran zuen amets eta helburutik, Ezker Abertzale zibil eta zabala gauzatzetik". 

Eta gaineratu du: “ausardiaz eta eskuzabaltasunez jokatu behar dugu, Euskal Herrian gehiengoa den herritar aurrerakoi, ezkertiar eta abertzalea batzeko, egituratzeko eta dinamizatzeko. Alderdien koalizio hutsetik haratago joateko”.

Euskal gizarteak ezker zabal, anitz eta sendoa behar duela azpimarratu du. “Egitura demokratikoak, parte hartzaileak eta erabakigarriak izango dituena. Hori delako berme bakarra Euskal Herri independente eta burujabea lortzeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak