Goizeko 10:15ak aldera gertatu da istripua, GI 2639 errepidean, Elgetatik Eibarrerako noranzkoan. Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, Citroen Xsara autoa errepidetk atera da, arrazoi ezezagunengatik, eta mendi magalean behera "erortzeko arriskuan" geratu da. Hori horrela, suhiltzaileak joan eta autoa egonkortu dute.
Istripua gertatu denean, gidaria baino ez zihoan autoan. Ertzaintzatik aurreratu dutenez, golpearen ondorioz, ezer larririk ez, baina "aldamen batean mina zuela zioen eta susto handia" eta Mendaroko ospitalera eroan dute gizonezkoa.
Gertakariak trafikoan eragin badu ere, 12:00etatik errepidea erabat zabalik dago.