Bi domeka, orain, lehiaketako sei pintxo goxoenak dastatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 14a, 10:00

Haizea tabernako ordezkariak, domekan, Pintxo lehiaketako txapela jasotzen.

Bezeroen botoak hartuko dituzte kontuan Publikoaren saria erabakitzeko; martxan da baita ere pintxoen osagaiak asmatzeko lehiaketa.

Haizea tabernak irabazi du Elgetako VII. Pintxo lehiaketa. Domekan jokatu zen, eta epaimahaiak erabaki zuen olagarro pintxo gazi-gozoa zela lehiaketara aurkeztutako hamabi pintxoen artean gozoena. "Etxeko andreena da meritua", aitortu du Haizeako Xabier Ezpeletak. "Irabaztea baino helburua zen ondo salduko zen pintxoa gertatzea. Eta oso ondo saldu genuen".

Haizean ez zuten aurtengo pintxo lehiaketa irabaztea espero, baina pozik hartu dute saria. Ezpeletak adierazi du pintxo lehiaketa ekimen ona dela: "Giroa sortzen du herrian, jendea erakartzen du, eta ondo saltzen dugu", azaldu du.

Publikoaren saria, orain, jokoan

Aurreko domekan epaimahai ofizialak aukeratu zuen pintxo goxoena.Hurrengo bi domeketan —hilak 16 eta 23— pintxo bakarra eskainiko dute ostatu bakoitzean; lehiaketan puntuazio onena lortu duena.

Eta bezeroek dute orain hitza Publikoaren saria baitago jokoan. Boto bidez emango dute puntuazioa bezeroek, eta parte hartzen dutenen artean sariak banatuko dituzte antolatzaileek.

Publikoaren sarirako sailkatu diren pintxoak dira:

. Olagarro gazi-gozoa (Haizea)

. Landa pasioa (Bolatoki),

. Mendreska eta aza gozo tosta (Maialde)

. Buztanaz betetako hostopila (Iñaki)

. Txanogorritxu (Patxi)

. Independentzia (Espaloia)

Bergarako trikitilariek girotuko dute, domekan, eguerdiko txikiteoa. Pintxoen osagaiak asmatzeko lehiaketa ere martxan da. Asmatzaileen artean bina botila ardo zozketatuko dituzte taberna bakoitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak