Andoni Zubiaurre elgetarra Gipuzkoako txapelduna, bere kategorian

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko azaroaren 11

Andoni Zubiaurre elgetarra eta Josu Zalakain bergararra.

Espainiako txapelketan izango da Euskadiko selekzioarekin.

Azaroaren 1ean jokatu zen Gasteizen kadete eta junior mailako karate txapelketa. Bertan izan zen Bergarako Shotokan elkartearekin Andoni Zubiaurre elgetarra, eta lehenengo sailkatu zen kadete kategorian.
 
Lehenengo sailkatu da, baita ere, Gipuzkoako txapelketan.
 
Emaitza horrekin azaroaren 22an eta 23an Ciudad Realen jokatuko den Espainiako txapelketan lehiatuko da Euskadiko selekzioarekin.
 
Lagun izango du hitzordu horretan Shotokan elkarteko eta junior mailako txapeldun, Josu Zalakain bergararra.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak