Hildakoen omenez egiten den otordua da gaztaina-erre jana, eta haurrek kantuan abestu eta dantzatu zituzten eskola atarian. Gaztainak erretzeko Enrike Perezen laguntza izan du, aurten ere, Maala guraso elkarteak, eta 20 kilo gaztaina banatu zituzten. Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak 15:00etan elkartu ziren frontoi zaharrean.