Estu daude gauzak Euskadiko hiru txirlo txapelketan. Hiru jardunaldi jokatu dira eta gaurkoa, zapatua, izango da laugarrena eta azkena.
Elgetako bolariak ondo aritu dira txapelketan, eta azken saioan ere marka onak lortzen saiatuko dira. Uneotan Sebastian Arantzabal 10. doa sailkapen orokorrean, 9 txirlo jota. Lehenengo sailkatuak 12 jo ditu. Xabier Ortuzarrek zazpi txirlo jo ditu, eta Geaxi Ezpeletak eta Rikardo Albizurik launa.