Lagunartean gaztaina erreak jateko ohitura aspalditik dator, eta oraindik ere oso sustraituta dagoen ohitura da, Debagoieneko hainbat tokitan.
Elgetan, esaterako, Herri Eskolan eta erretiratuen elkartean urtero egiten dute gaztaina-erre jana, eta aurten egun berdina aukeratu dute ospakizuna egiteko.
Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak, 15:00etan elkartuko dira Enrike Perezek erretako 20 kilo gaztaina jateko. Erretiratuek, berriz, epeletan eta mahaiaren bueltan egingo dute urteroko ospakizuna. 30 kilo gaztaina gertatuko ditu Pedro Mari Uberak, eta 18:00etan egingo dute askaria erretiratuek.