Hamabost bat lagun, atzo, Elgetako iturriak eta errotak ezagutzeko egindako irteeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 3a, 12:26

Joxe Mari Zubierrementeria, atzo, azalpenak ematen.

Joxe Mari Zubierrementeriaren azalpenekin Aixola auzoko antzinako erroten eta bizimoduaren berri izan zuten parte-hartzaileek.

Euria zen atzo goizean Elgetan, baina hamabost bat laguneko taldeak txangoa egitea erabaki zuen. Hala, Nerea Villaren gidaritzapean Egoarbitza aldera egin zuten lehenengo Goikomendiaren azpian dauden iturriak ikusteko. Pago Haundiko bidegurutzetik eta Itturbe baserri aurretik ere igaro ziren, eta azkenean Aixola urtegirako bidea hartu zuten.

Bidean iturburuak, karobi izandako zuloak eta bestelako interesgune ezberdinak ikusi zituzten. Aixolako urtegian, berriz, taldeak zain zuen Beko Errotako seme Joxe Mari Zubierrementeria. Elgetarrak azalpen asko eman zituen: sasoi batean Aixola auzoko errotek izan zuten garrantzia, gelditzen diren aztarnak, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga izanik auzoan egondako estraperloa, teilak egiteko tailerrak... Beko Errotako antzinako urtegia eta karobia ere erakutsi zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak