Eguzki-plaka lapurtu dute Pagatzako estazio meteorologikotik

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 31a, 10:59
Estazio meteorologikoa plakarekin eta plakarik gabe.

Ateko kandadua apurtuta sartu dira lapurrak estazioan, eta soilik eguzki-plaka eraman dute.

Eguenean konturatu zen herritar bat Estatuko Meteorologia Agentziak Pagatzan duen estazio meteorologikoan zerbait gertatua zela. Oinezkoendako pasealekuan kandadu batekin egin zuen topo, eta estaziora iritsitakoan atea zabalik zegoela konturatu zen. Udaletxean azaldu zuen ikusitakoa.

"Udaletxetik jaso dugu gertatutakoaren berri", esan dute Estatuko Meteorologia Agentziatik. "Gaur bertan jarriko dugu eguzki-plaka berria", adierazi berri digute.

Eragindako kaltea

Lapurrek eguzki-plaka eraman dute, soilik. "Neurketarako gainerako gailuak bertan daude, eta kalterik gabe", azaldu dute.

Eguzki-plaka estazio meteorologikoaren energia iturria da, baina arduradunen esanetan Elgetako estazioa bigarren elikatze-sistema batekin hornituta dago. "Lapurretak ez du zerbitzuan eraginik izan", esan dute Aemet-etik. "Berdin-berdin jaso ditugu tenperatura, haize —abiadura zein noranzkoa—, prezipitazio eta hezetasun datuak.

Eragindako kalteen inguruan galdetuta Estatuko Meteorologia Agentziatik esan dute eguzki-plaka mota horrek 60 bat euro balio dituela merkatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak