Domekan, herriko iturriak eta errotak familian ezagutzeko irteera

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 31a, 18:00

Neskatila Aixolako urtegiari begira.

Egoarbitza aldera egingo du taldeak 10:00etan abiatuta, gero Aixolara egingo dute joan-etorria.

Domekarako, Udalak, mendi irteera antolatu du. Hiru bat orduko txangoa izango da, familian egiteko modukoa, eta herriko zenbait iturri eta errota ezagutzeko aukera emango duena.

Egoarbitza aldera egingo dute lehenengo, gero Aixolara jaisteko. Antolatzaileek aditzera eman dutenez ibilbidean Goikomendia, Pago Haundi, Eltze iturri, Ubago, Alperregi, Beko errota, Errota gain, Erropa azpi, Larrosa... ezagutzeko aukera egongo da. Baita Aixola auzoko erroten istorioa ere. Jasota dago 17tik gora egon zirela sasoi batean, eta zeregin desberdinetarako erabili izan zirela.

Bidean, gainera, azalpenak emango dituzte auzotarrek. Oilarkortako karobia eta Beko errota ikusteko aukera ere egongo da. 

Taldea 10:00etan abiatuko da herriko plazatik. Antolatzaileek gomendatzen dute mendirako zapata egokiak janzteko. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak