Barikuan emango diote hasiera herri mailako pilota txapelketari

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 31a, 09:00

Txapelketako finaletako bat, iaz.

Hiru norgehiagoka iragarri dituzte, 19:30ean hasita.

Hastear da herri mailako pilota txapelketa. Barikuan, urriak 31, sei bikotek emango diote hasiera lehiari. 19:30ean hasita aurrez aurre izango dira:

. Jabier Bolinaga-Jose Mari Zubiaurre // Iñaki Ugarteburu-Gorka Bolinaga

. Iban Retolaza-Diego Cantabrana // Oskar Sarasua-Iñaki Olaortua

. Koldo Erostarbe-Mikel Ormaetxea // Mikel Beretxinaga- Ibon Untzetabarrenetxea

Hamaika bikotek hartuko dute parte aurten; 40 urtetik beherakoetan sei bikotek, eta 40 urtetik gorakoetan bost bikotek. Finalak Urtezahar egunean jokatuko dituzte, eguerdian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak