Azaroaren 9an, 16an eta 23an jokatuko da Elgetako VII. Pintxo lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 30a, 12:13
Iazko lehiaketan saritua izan zen pintxoa, Maialde landeteko Jesus Mari Kalboetxeagarena.

Hiru domeketan euro baten truke eskainiko dituzte tabernariek lehiaketara aurkeztutako pintxoak.

Turismo sailetik jakitera eman dutenez ate joka dugu Elgetako VII. Pintxo lehiaketa. "Printzipioz herriko sei ostalariek agertu dute lehiaketan parte hartzeko asmoa", adierazi du Turismo saileko arduradun Patxi Basaurik. Hala, azaroko bigarren domekan, azaroaren 9an, egingo dute lehenengo jardunaldia.

Txapelketa ofiziala, azaroaren 9an

Tabernari bakoitzak bi pintxo aurkeztu beharko ditu 12:30erako, eta epaimahai ofizialak dastatu eta baloratuko ditu. Jainaga eta Narbaiza trikitilariak herriko kaleak musikaz alaitzen ibiliko dira eta sari banaketa 14:00etan egingo dute. Egun berean, ostalariek euro baten truke eskainiko dituzte pintxoak bezeroei.

Herritarren saria

Hurrengo bi domeketan —azaroaren 16an eta 23an— botoa emateko aukera izango dute bezeroek Publikoaren saria erabakitzeko. Pintxoak, bi domeketan, euro baten truke eskainiko dituzte ostalariek.
Aurten ere, pintxoen osagaiak asmatzeko erronka luzatuko zaie bezeroei. Parte hartzen dutenen artean bi lagunendako afaria zozketatuko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak