Bariku iluntzean, karlista galduaren altxorra bilatuko dute neska-mutikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 29a, 14:22
Seigarren mailako ikasleak, iaz, Arimen gaueko antzezlana egin aurretik.

Arimen gaua dela-eta, Maala guraso elkarteak umeendako jokoak eta altxorraren bila iragarri ditu.

Ekintzak 17:00etan hasiko dira. Maala guraso elkartearen eskutik, 17:00etan, neska-mutikoendako jokoak egingo dituzte, herriko plazan. Jokoak izan dira, besteak beste, zaku eta arrautza lasterketa, pinaburuak jasotzea, sagarrari kosk egitea... Aurpegia margotzeko tailerra ere egongo da.

Jokoak amaitutakoan mozorrotzeko tarte izango dute elgetarrek, eta ilundutakoan, 19:00ak aldera, karlista galduaren altxorraren bilaketa hasiko da. Seigarren mailako neska-mutikoak antzezle lanetan ikusiko ditugu, eta jaramon eginez gero Elgetan desagertutako karlista baten istorioa ezagutuko dugu. Ez hori bakarrik, herrian aspalditik ezkutatuta dagoen altxor misteriotsu bat topatzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Ilunduta egongo da eta antolatzaileek gomendatu dute linternarekin parte hartea. Jokoak herriko gune ezberdin asko hartuko ditu, gehienbat, San Roke eta Domingo Iturbe kaleak. Kontu handiz ibili!

Eguenean, kalabazak husteko tailerra

Bezperan, guraso elkarteak antolatuta, kalabazak husten ikasteko tailerra izango dute neska-mutikoek. 19:30ean, eskolako ganbaran. Ez da kalabazarik eraman behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak