Domekan, urriak 26, jokatu zen Galdakaon Los Robles izeneko jaitsiera. Sailkapen orokorreko zazpigarren postuan amaitu zuen domekako lasterketa elgetarrak, eta Master 30 edo bere kategoriko bigarrena izan zen.
Galdakaokoa, ordea, Open Euskadiko azken proba puntuagarria zen, eta lehenengo egin du De Vegak txapelketa horretako Master 30 kategorian.