Elgetako bi laukote, gaur, Oñatin egindako Gipuzkoako Erretiratuen Ibilbidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urriaren 25a

Xalbadorpe elkarteko kideak ibilbide amaieran kredentzialak entregatzen.

Gipuzkoa osoko 600 bat erretiraturen artean egin dute bederatzi kilometroko ibilbidea.

Elastiko laranja soinean Oñatiko Foruen plazan eman diote hasiera ibilbideari, eta bederatzi kilometroko buelta egin dute bi taldetan antolatuta. Talde bakoitzak arduradun bana izan du, eta egitekoa zen ibilbidean kokatutako hiru kontrol-guneetako zigiluak jaso, eta bueltan Foruen plazara itzultzea.

Orokorrean, gustura egin dute txangoa elgetarrek. Lasai hartu dute ibilbidea eta parajeaz gozatzeko aukera izan dute.

Amaieran, gainerako taldeak bezala, Foruen plazako kontrol-mahaian utzi dituzte bi kredentzialak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak