Udal liburuzainak antolatu du lehiaketa eta liburu, idazle edo marrazkilari baten inguruko pistak jaso ostean zer edo nor den asmatzean datza.
Lehenengo deialdi honetan asmatu beharrekoak bi idazle izango dira, eta liburutegiak, astero, pista bat emango du.
Telegram talde bat sortuko da pisten berri emateko —ezinbestekoa da aurrez izena ematea—. Liburutegiko blogean eta paperezko euskarrian ere egongo dira pistak eskuragarri. Erantzunak Telegram pribatu bidez bidal daitezke edo liburutegira gerturatuta. Saria, e-reader bat, erantzun zuzenarendako izango da. Erantzun zuzen bat baino gehiago egonez gero zozketa egingo du udal liburuzainak.
Lehen pista azaroaren 3an
Pistak azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an emango dituzte. Erantzunak bidaltzeko azken eguna azaroaren 30a izango da. Sari banaketa egingo dute abenduaren 5ean, barikua, 17:00etan.