Haur txikiendako ipuin kontalari saio berezia, astelehenean, Saroa Bikandirekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 25a, 12:01

Saroa Bikandi Elgetako liburutegian.

Ordubete inguruko saioa izango da, euskaraz, 2012an eta 2013an jaiotako neska-mutikoendako.

Garrantzitsua da neska-mutikoei ipuinak kontatzea eta urriaren 27an, astelehena, haur txikiendako saio berezia egingo du Saroa Bikandi ipuin kontalariak. "Umearen garapenean ipuinek erakusten dute bizitza nolakoa den", zioen aurreko batean Elgetako liburutegira egindako bisita batean. "Txiki-txikiak direnean ipuinekin, ahots jolasekin edo errepikapenekin lengoaiaren deskubrimendua dago. Eta gero, ipuinak berak psikologikoki edo sinbologikoki egiten duen lana ere badago".

Urriaren 27ko saioa 18:30ean hasiko da, liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak