Intxaurrondoak hostoak galdu dituenean gelditu da agerian liztor beltzaren habia. Tamaina ederrekoa da, eta uneotan barruan erlerik ez badauka ere, zuhaitzean jarraitzen du.
Auzotarrek abisua eman ostean berriki ezarritako protokoloa jarri zuen martxan Elgetako Udalak. Deba Garaia Landa Garapenetik adostuta dute, inguruotan, Tomas Sagasti oñatiarra arduratuko dela horrelako kasuetan dagokion neurriak hartzeaz. Hala, urriaren 22an izan zen Elgetan eta tutu luze baten laguntzaz pozoina sartu zuen habiaren barruan bertan zeuden erleak hiltzeko. Ondoren, beste produktu batekin igurtzi zuen habia kanpoko aldetik. Hori, egonez gero, habira bueltan datozen erleak hiltzeko.
Aurten, hirugarrena
Ez da, aurten, Elgetan agertzen den liztor beltzaren lehenengo habia. Udaletxetik jakitera eman dutenez beste bi agertu dira; bata Goimendi auzoan eta bestea Olaegi baserri inguruan.
Hirugarren habia hamabost bat egun barru jausiko dela adierazi dute. Bestalde, denboraldi batean ezingo da intxaurrondo horrek emandako fruiturik jan.