Asmoa da neska-mutikoendako jokoak antolatzea eta Arimen gaua izanik, ilundutakoan ginkana bat egitea.
Seigarren mailako neska-mutikoen parte-hartzearekin egingo dute ginkana, baina boluntarioak behar dituzte girotze-lanetarako zein jokoak gidatzeko.
Interesatuek elkarteko ordezkariengana jo dezakete edo elgetakogurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzi.