Jokoan da Euskadiko XXIV. Hiru Txirlo txapelketa, eta Markinan eta Elgoibarren egindako tiraldien ostean Geaxi Ezpeleta emakumezkoen sailkapeneko lehen postuan da, bi txirlo jota.
Sebas Arantzabalek zortzi txirlo jo ditu, eta beste hiru lagunekin batera sailkapeneko lehen postuan da, berdinketa dago-eta.
Bihar, zapatua, Bolibarko Iruzubietan jokatuko da hirugarren jardunaldia, eta azaroaren 8an, Elgoibarko San Migelen, azkena.