Bihar, urriak 24, Liburutegien Eguna da, eta Elgetan hiru urtetik gorako umeendako Ipuinen Ordu berezia iragarri dute. Ipuinak entzun eta eskulanak egingo dituzte umeek, 17:20ean udal liburtegian hasiko den saioan.
Astelehenean, hilak 27, 2012an eta 2013an jaiotako haurrendako saioa egingo du Saroa Bikandi ipuin kontalariak. Bestetik, 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutuko Ezetz Igarri! lehiaketako lehenengo pista azaroaren 3an argitaratuko dute.
Liburuzain lan poltsa
Liburuzain jarduteko lan poltsa berritzeko deialdia egin du Elgetako Udalak, eta interesatuek urriaren 31ra arte epea dute izena emateko. Esperientzia, formazioa eta azterketa idatzia baloratuko dituzte. Bete beharrekoen artean daude ikasketa maila, hirugarren hizkuntza eskakizuna, eta Elgetan erroldatua egotea.