Ludoteka zerbitzua zabalik haur hezkuntzako umeendako ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 16a, 11:08
Neska-mutiko taldea, barikuan, liburutegian.

Astelehenetik barikura 17:00etatik 19:00etara eskainiko dute zerbitzua, hilean 30 euroren truke.

Erabaki esanguratsua hartu du hezkuntza batzordeak guraso talde batek horrela eskatuta. Orain arte ez bezala, aurrerantzean, ludoteka zerbitzua eskainiko zaie haur hezkuntzako adinean dauden neska-mutikoei ere.

Hala, adin horretako erabiltzaileak ez dira zaintza zerbitzua —90 euro hilean— ordaintzera behartuta egongo, eta ludoteka zerbitzuko kuota —30 euro hilean— aplikatuko zaie.

Zerbitzu horri astelehenetik barikura egongo da zabalik, eta Herri Eskolak duen egutegia jarraituko du. Hori bai, ordutegi berezia izango du; 17:00etatik 19:00etara. Hala, erabiltzaile horiek ezingo dira ludotekan 17:00arte sartu, eta merienda eginda beharko dute, gainerako erabiltzaileek 16:00etatik 17:00etara meriendatzen dutelako.  

Bestelako zerbitzuak

Zaintza zerbitzuaren kuota 90 euro da hilean. Hezitzaileak eskolatik jasotzen ditu umeak 16:00etan, eta merienda ematen die. Ostean, ludoteka zerbitzua jasotzen dute haurrek 19:00ak arte.  

Haur hezkuntzako adinetik gora dauden umeendako orain arte moduan jarraituko du ludoteka zerbitzuak. Kuota da 30 euro hilean, eta ordutegia 16:30etik 19:00etara, astelehenetik barikura bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak