Legazpin hasi eta amaituko den mendi ibilbidea proposatu dute Kantsatzeke taldetik urriko azken zapaturako. Ibilbidean, Gorostiaga (951 m) eta Arrola (904 m) igoko dituzte. Interesatuek udaletxean eman dezakete izena edo kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan zein elkartearen Facebook atarian.