Bidaiari bat. Badoa. Ekipaje txikia darama: gitarraren funda. Eta bidean hainbat egoera eta bizipen izango ditu, publikoarekin elkarbanatuko dituenak. Guztia hitz bakar bat ere esan gabe. Posible ote?
Carlo-Mo pailazo kataluniarra da eta hamar urtetik gora darama eszenatoki gainean. Keinuen bidezko ikuskizuna da Gesto es Todo, eta Espaloia kafe antzokian egingo du barikuan, hilak 10, 22:00etan. Sarrera da 10 euro.