Lorea Larrañagak irailaren 19an egindako ipuin kontalari saioaren ostean Larraitz Zeberiok egingo du, aste honetan. Hiru urtetik gorako neska-mutikoendako kontaketa izango da, euskaraz. Besteak beste, Galeoiko mamua, Lore horia, Martinen jantzia, Herriko gaztaina-saltzailea eta Mattin pinguinoa izango dira ipuinak.
Saioa 17:20ean hasiko da udal liburutegian eta 18:00etan amaituko da. Sarrera irekia da.