Pilotaren ondarea zabaltzeko asmoarekin Oiartzungo Txost pilota elkarteko kide Jose Mari Mitxelenak jardunaldi berezia egingo du Elgetan. Eskuzko pasakaren ikuskizuna izenburupean historian zehar Euskal Herrian jokatu diren pilota modalitate ezberdinen inguruko azalpenak emango ditu.
Gainera, pilota jokoaren inguruan Elgetan dauden aztarnen berri ere emango du. Hala, orain 800 urte Elgetan pilotan zelan egiten zen ezagutzeko aukera eskainiko du: noiztik, noiz, non, zela...
Jardunaldiak bi saio izango ditu. Urriaren 16an, eguena, 19:00etan, hitzaldia egingo du Mitxelenak udaletxean. Eta urriaren 17an, 19:30ean, pilota erakustaldia egingo dute udal pilotalekuan.