Aurten ere jokatuko da Elgetako beteranoen pilota txapelketa

2013ko txapelketako finalistak, antolatzaileak eta babesleak.

Izena emateko epea zabalik da urriaren 20ra arte udaletxean zein kiroldegian.

Atzo, astelehena, batzar irekia antolatu zuen Elgetako Udalak beteranoen pilota txapelketa antolatzeko. Orain arte antolatzaile lanetan ibili den lagun taldeak erretiroa hartu du, eta ikusteko zegoen txapelketak jarraipena izango zuen edo ez.

Batzarrean parte hartu zuten lagunek txapelketa antolatzea erabaki zuten. Hala, parte-hartzaileek zabalik dute izena emateko epea udaletxean zein kiroldegian urriaren 20ra arte.

Antolatzaileek urriaren 22rako deitu dute hurrengo bilera, 19:00etan, udaletxean. Txapelketan parte hartzeko izena ematen duten bikoteak daude bertara deituak.

Epaileak behar dira

Txapelketa jokatuko da, baina epaile lanak egiteko jendea behar da. Prest daudenak ere udaletxean zein kiroldegian eman dezakete izena.


ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.