Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta zahartzaroari buruzko hitzaldia egin zuen, atzo, Martziel Andrinuak. Erretiratu elkartetik azaldu dutenez 20 bat lagun elkartu ziren Andrinuaren saioa entzutera, eta elizgizonak zahartzaro aktiboari buruz hitz egin zien. Harreman sozialak, boluntario lanak, ondokoari laguntza eskaintzea... "On egin eta ona izaten hor ezin da jubilatu", esan zuen, besteak beste, Andrinuak.