Landa inguruneko proiektuak aztertzeko nekazarien ekarpenak jaso nahi ditu Elgetako Udalak.

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 30a, 09:00

Proposamenak idatziz aurkeztu behar dira udaletxean urriaren 10a bitartean.

Landa Garapena programara proiektuak aurkezteko epea laster zabalduko dute, eta Udalak landa eremuetan bizi diren herritarren lehentasunak, eskariak eta behar nagusiak zeintzuk diren jakin gura du. Hori dela-eta, proposamenak idatziz udaletxean aurkezteko eskaera egin du Udalak, eta urriaren 10era arteko epea zabaldu du. Baserritarren batzordean aztertuko dituzte aurkeztutako eskaera guztiak, eta baloratu ostean batzorde horretan erabakiko dute zein proiektu sartu Udala lantzen hasi berria den 2015eko udal aurrekontuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak