Aurrekontua egiteko herritarren ekarpenak eskatu ditu Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 25a, 12:02

San Roke osteko pasealekua.

Dei egin dute azaroaren 1a baino lehen eskaerak udaletxera bideratzeko.

Elgetako Udala hasita dago 2015eko aurrekontua lantzen, eta aurreko urteetan moduan herritarrei ekarpenak egiteko eskaera luzatu diete. "Egoera ekonomikoa guztiontzako larria dela ezagututa, inoiz baino garrantzitsuagoa da lehentasunak ondo zehaztea", adierazi dute ohar bidez.
Hala, herritarren proposamenak jasotzeko epea ireki dutela jakinarazi dute udal gobernu taldetik. Ekarpenak, eskaerak edo proposamenak aurkezteko epea zabalik da azaroaren 1era arte. Udaletxean dagoen postontzian utz daitezke ekarpenak edo danonartian@elgeta.net helbidera e-posta bidaliz.
Herritarrei zein herriko elkarteei luzatzen zaie deia.

Herritarrek eskatuta

Aurreko urteetan egon dira herritarrek egindako eskaerak. Esate baterako, San Roke osteko pasealekua txukuntzeko eskaera edo umeendako udaleku zerbitzua ekaineko azken astetik abiaraztekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak