Ez zen zeregin erraza izan: garabia eta bospasei lagun behar izan zituzten pagoa mozteko. Handiegia zen eta auzotarrak kezkatuta zeuden ermita gainera jausiz gero kalte handiak egiteko arriskua zegoela. Hala, eguna ipini eta auzolanean moztu zuten zuhaitza.
Lehenengo adar handienak kendu zizkioten. Garabia behar izan zuten horretarako eta garabiaren gainean lagun bat motozerrarekin. Ondoren etorri zen enborra mozteko txanda. Hori izan zen lanik zailena arriskua baitzegoen enborra ermitaren teilatu gainera jausteko. "Teila batzuk apurtu ditugu", zioen auzotar batek lana amaiatu ostean, "baina bospasei".
Hala, gaur egun pagoaren enborraren beheko aldea gelditzen da Salbador ermitaren atzeko aldean. Teilaturainoko garaiera utzi diote.