18 tortillaren artean 'Patata' taldearena, aurten, Elgetako lehiaketan goxoena

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 22a, 10:24
Patata taldeko lau kideak umeen eskutik tortilla lehiaketako lehen saria jasotzen.

Lau umek epaitu dute tortillen itxura, eta haien gurasoek zaporea: originaltasunaren saria Miarma i Ole taldeak eraman du etxera. Sailkapena albistean.

Giro polita sortu du, beste behin, tortilla lehiaketak. Zapatu arratsaldean 18 talde aurkeztu ziren gaztetxeak Sagardo Egunarekin batera antolatzen duen lehiaketara eta sukaldari trebetasunak praktikan jartzeaz gain irudimena ere landu zuten tortilla oso politak aurkeztu baitzituzten.

Herriko lau neska-mutikok epaitu zuten itxura eta originaltasunaren saria Miarma i Ole taldeak eraman zuen. Tortillen zaporea epaitzea hiru gurasoren lana izan zen eta Patata taldeko Maialen Garatek, Xabier Irazabalek, Iratxe Castanok, eta Mikel Zubizarretak jaso zuten.

Zapore eskasenari ere saria eman zioten Elgetan. Euskal neskak taldeko kideek jaso zuten. Hurrengo urteko lehiaketara begira tortilla hobeto egiten ikasteko patata poltsa eta arrautzak jaso zituzten opari.

Sailkapena

  1. Patata                          21 puntu (itxura: 12 puntu)
  2. Miarma i Ole                 20 puntu (itxura: 30 puntu)
  3. Doñak                          19 (26)
  4. Txirikil                          18 (7)
  5. pintxo Potetarrak           17 ( 30)
  6. Mutilzahar Ostixok         17 (20)
  7. Sortu-Ezker abertzalia    17 (13)
  8. Gaztetxia                      16 (28)
  9. Super neskak                16 (26)
  10. Elgetako gaztetxia         16 (25)
  11. Millonarixuak                 16 (22)
  12. Bixok                            16 (14)
  13. Larroto Arro                   16 (11)
  14. Faka Faka                      15 (20)
  15. 90.210                          14 (15)
  16. Kalderai                         14 (7)
  17. Los Txipirones                12 (11)
  18. Euskal neskak                11 (15)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak