Herritarren azokaz, ekin diote egun osoko festari Elgetan

Irati Goitia 2014ko ira. 20a, 14:46

Elgetako baserritarren eta artisauen azoka egin dute gaur goizean. Denetarik zen: barazkiak, frutak, eskuz eginiko poltsak... Seigarren mailako ikasleek ere jarri dute euren postua, ikasturte amaierako bidaiarako dirua ateratzeko. Igor Hercek eta Eider Sarasuak burdina nola lantzen den erakutsi dute. Txorimalo lehiaketa ere egin dute.

Intxortako igoera ere egin dute. Lau izan dira lasterketan parte-hartu dutenak. Helmugara iristen lehena Hodei Zenitagoia izan da 22'32''ko denbora eginez. Beraz, ezin izan du Iñaki Egizabalek eginiko marka gainditu (16'15''). Zenitagoitiaren ostean sartu da Jesus Mari Beristain (25'26''). Lehen emakumea Elena Elkoro izan da, 27'15'' behar izan ditut. Bere atzetik helmugaratu da Miren Argi Zeziaga (27'37'').

Umeak ere animatu dira korrikan egitera. Denera bostek eman dute izena. Euren artean azkarrena Martin Egizabal izan da (4'13''). Hauek, baina, ez dira Intxortaraino igo. Salbador ermitaraino igo dira.

Eguna hasi baino ez da egin. Izan ere, egun osoko egitaraua dago prestatuta gaurko, eta bihar ere izango dira ekintzak:

Zapatua:

18:00 Tortilla lehiaketa.

18:00 Sagardora doan herriko tabernetan.

20:30 Triki-poteoa.

22:30 Afaria gaztetxean.

Domeka:

10:00 Vespa eta Lambretta motorren erakusketa.

11:00 Salda eta pintxo banaketa.

14:30 Bazkaria, Intxorta elkartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak