Bihar, zapatua, herritarrak izango dira protagonista

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 19a, 12:11
Tortilla lehiaketa, iaz.

Egun osoko festa izango da azokatik hasi eta bertso-afariraino.

Hamalau bat postuk osatuko dute bihar, zapatua, goizean Elgetako baserritarren eta artisauen azoka. Baserritarrak hamar izango dira, eta artisauak lau. Iaz moduan, bestalde, burdina nola lantzen den ikusteko aukera emango dute Igor Hercek eta Xabat Leanizbarrutiak.

Herriko plazan egingo da azoka, eta bertara aurkeztu behar dira, baita ere, txorimalo lehiaketarako prestatutako lanak. Guraso elkarteko bi ordezkarik egingo dituzte epaimahai lanak.

Tortilla lehiaketa

Arratsaldean, tortilla lehiaketa jokatuko da. Kuadrillek 18:00etatik 19:30ak arteko epea dute tortilla bana egiteko. Gaztetxeak antolatzen du urtero lehiaketa, eta horrekin batera Sagardo Eguna. Edalontziak plazan ipiniko dituzte salgai 18:00etan, eta tabernariek doan banatuko dute sagardoa agortu arte.  Afaltzeko, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituzte gaztetxera bertso-afaria antolatu dute-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak