Ikasturte berriarekin batera badatoz liburutegiko ipuin kontalari saioak. Ipuin kontalari boluntarioekin iaz abiatutako ekimenak jarraipena izango du aurten eta Lorea Larrañagak eta Geaxi Ezpeletak egingo dute iraileko lehen saioa, barikuan, 17:20ean. Hiru urtetik gorako umeendako ekintza izango da, euskaraz, eta 40 minutuko iraupena izango du.
Helduendako, gazteleraz
Bigarren saioa Roman Marzana elorrioarrak egingo du, 22:00etan. Hau ere udal liburutegian izango da, eta sarrera doan. La Mirada izeneko ipuin kontalari saioa egingo du.