Alaia Martin eta Julio Soto izango dira, zapatuan, Sagardo Eguneko bertso-afarian

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 15a, 12:14
Sagardo eEguneko afaria, iaz, gaztetxean.

Afaria gaztetxean izango da eta prezioa 10 euro da; Haizea tabernan eman behar da izena barikua baino lehen. Tortilla lehiaketa ere antolatu dute.

Gaztetxeak Elgetako XVIII. Sagardo Eguna egingo du aurten. Tortilla lehiaketarekin emango zaio hasiera Sagardo Egunari, 18:00etatik 19:30era. Iaz 16 taldek hartu zuten parte eta Milizianak taldekoek irabazi zuten. Aurten ere, sari banaketaren osterako triki-poteoa iragarri dute gaztetxetik, eta ondoren bertso-afaria egingo dute gaztetxean.

Alaia Martin eta Julio Soto dira bertsolari gonbidatuak. Menua da pasta-entsalada, oilaskoa brasan, postrea, kafea, sagardua eta ogia. Prezioa 10 euro da. Izenematea zabalik dago Haizea tabernan barikura arte, hilak 19.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak